Eskuen kokapena

Mekanografiako hiru arauak ikasi ondoren, hurrengo urratsa eskuak eta hatzak teklatuan kokatzea izango da.

Begira arretaz hurrengo irudia eskuak eta hatzak non jarri behar dituzun jakiteko:



HatzEzkerreko EskuaEskubiko Eskua
Pulgar Hatz hauek zuriune-barra teklaren gainean jarri
Erakuslea F teklaren gainean jarri J teklaren gainean jarri
Luzea D teklaren gainean jarri K teklaren gainean jarri
Nagia S teklaren gainean jarri L teklaren gainean jarri
Txikia A teklaren gainean jarri Ñ teklaren gainean jarri

Era honetara hatzen eta teklen arteko distantzia gutxitzen da; horrela lan gutxiago eginez eta ariketak jorratuz azkarrago idaztea lortuko duzu.

Lan teknika hau luzaroan erabilia izan da. gaur egun ere akademietan eta beste mekanografiako ikastaroetan erabiltzen da.

Badago trikimailu txiki bat hatzak ondo kokatuta dituzun jakiteko. Ohartu al zara F eta J hizkien gainean konkortxo bat dagoela? Jar itzazu zure hatz erakusleak hizki hauetan, nabaritzen al dituzu?

Hatzak kokatzen diren lerroa gida lerroa deitzen da.

Hurrengo ikasgaientzako aholku bat:

Teklak zapaldu ondoren, utz itzazu zure hatzak gida lerroaren gainean.

Honekin, teklatua begiratzeari utziko diozu.

¡Oso ondo! Egina! ikasgaia jarraitzeko behar duzun guztia badakizu, Aurrera!

Estatistikak Hurrengoa