Ariketa bakoitzaren aurretik, lasaitu: Ariketa bakoitza hasi baoni lehen lasai zaudela zihurtatu eta ariketa ondo egiten saia zaitez, ez egin ahal den azkarren. Ordez, egin itzazu poliki eta behar den hatza erabiliz.
Ondo eseri zaitez: Zure bizkar hezurrak eskertuko dizu. Ondo eseritzea beharrezkoa da. Saia zaitez ondo eseritzen etorkizunerako arazoak galeraziko duzu eta. Ordenagailuaren aurrean lana egin edo ikasteko garaian kokapen txar batek bizkarra izorratu dezake.
Aldika atsedena hartu: Lan aldi bakoitzak egunero 15 minutu gutxienez eta ordu bete izan beharko zuen gehienez. Egunen batean ordu bete baino gehiago aritzeko, orduro 10 minutuetako atsedena hartzea komenigarria da.
Akatsik ez egin! Gogoan izan. Honen arrazoia ulertzenez baduzu, pentsa ezazu akats bat egitean 3 tekla ematen konpontzen duzula! Zineztezina, ez da? pentsa e tekla eman nahi duzula eta nahastu ondoren r sakatu duzula. Ohartu ondoren, ezabatzeko tekla eman, eta akats gehiago ez egiteko polikiago pentsatzen hasten zara, orain e sakatzen duzu. Guztira 3 tekla (r,ezabatu,e = 3 tekla). Eta gainera akatsak egitean kontzentrazioa galtzen duzu eta egiten ari zinenaren aria galtzeko erreztasuna egoten da (azkarrago idazten hasten zarenean hobeto ohartuko zara honetaz).
Mekanografiara itzuliz, Artypist erabiliz azkarrago idazten ikasiko duzu, zure pentsaeraren antzera egitea lortuko duzu. Oraingoz ez izan oso azkar idazten hasteko presarik Kontra esana dirudi baina hasieran lasai hastea komenigarria izaten da, akatsak galerazi eta zura abiadura hobetuko da!
Hatzak teklatuan oharkabe jartzen hasten zarenean eta begiratu gabe idazten hasten zarenean abiadura handitzeko unea izango da. Hori bai, akatsekin kontuz ibili beharko zara oraindik eta asko saiatu beharko zara.
Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia, para realizar estadísticas de uso y para mostrarte anuncios que puedan ser de tu interés. Puedes informarte mejor sobre las cookies consultando nuestra política de cookies.
Haciendo click "Aceptar" estás aceptando y dando tu consentimiento en el uso de cookies y tecnologías similares de los que hace uso esta web.